Skip to main content

CONSULT CITYDEV

cd

 

TESTUINGURUA ETA HELBURUA

Citydev Brusela eskualdeko erakunde publiko bat da, etxebizitzan eta hiriaren berrikuntzan inbertitzen duena. Garatzen dituzten proiektuek normalean etxebizitza sozialak izaten dituzte bere baitan, baina normalean, horrez gain erabilera mixto bat izaten dute etxebizitza eta beste funtzio batzuk uztartuz, eraikin historiko edo sailkatuei ere beste erabilera bat emanez batzuetan. 

Partehartzea garapen proiektuen alderdi garrantzitsu bat da Citydeventzat, eta horregatik 2017an partehartze zerbitzu batean murgildu nahi izan zuten. Leihaketa publiko bat antolatu zen eta Citytools, Createlli eta Speculoos enpresek sortutako partzuergoa suertatu zen irabazle. 

EKITEKO ERA

Partehartze prozesua proiektuaren hasierako fasetik hasten da, hau da, eraikin edo lursail bat eskuratzen den bezain laister eta proiektua oraindik ideia fase batean sartzen ari denean. Partehartzea lau fasetan dago antolatua: 

Abiatzea eta analisia: Bertako biztanleak, maizterrak eta talde interesdunak prozesuaren parte izatera bultzatzen ditugu. Adituek proiektuaren hasierako ideairi buruz informatu ondoren, ekarpenak eskatzen dizkiegu euren beharren, erronken eta ikusten dituzten aukeren inguruan. Fase hau aurrez-aurreko tailerretan zein modu digitalean garatzen da. Analisi honen emaitza arkitektura leihaketako erronka eta eskaerei gehituko zaie.

• Proiektua: Arkitektura talde irabazlea proiektua talde interesdunekin batera garatzera bultzatzen dugu. Hasierako lehen diseinu bat aurkeztuko zaie, euren ikuspegia entzuteko asmotan, eta honen arabera, aldaketak egin eta proiektua elkarlanean garatzen joaten da. Azken diseinu batera iritsitakoan ere berriro egingo zaie aurkezpen bat, feedback-a jasotzeko proiektua baieztatze fasean sartu aurretik.

• Eraikuntza: obra hasi aurretik inguruko biztanleekin lantzen dugu eraikuntza lanak nola kudeatu euren eguneroko bizitzan ahalik eta inpaktu gutxien izan dezan. Obrak iraun bitartean komunikazioak irekia jarraitzen du. 

• Inaugurazio ekitaldia: inaugurazio ofizial bat egiten da talde interesdun eta partehartze prozesuaren parte izan diren pertsonekin eta prozesu guztiaren inguruko ebaluazioa egiten da.

Proiektu guztian zehar partehartze prozesua aurrez-aurerkoa eta digitala izaten da, eta hau benetan eraginkorra izan dadin hainbat erreminta digital zein fisiko jartzen ditugu partehartzaileen eskura. Era honetan publiko anitz eta zabal bati iristea lortzen dugu, eta beraz partehartzea aberatsagoa eta adierazgarriagoa izaten da. 

Proiektu bakoitzak bere komunitatea eta partehartzailea, bere prozesua eta kalendarioa izaten du. Plataforma digitalari esker proiektuen kudeatzaileek eta talde interesdunek proiektu eta prozesu desberdinen parte izan daitezke simultaneoki erabiltzaile kontu bakar batetik.

 

cd

CD