Skip to main content

Our Team

Jan De Kezel
Jan De Kezel
Project lead, business development and R&D

Jan Createlliren sortzailea da, eta negozio garapenaren, aholkularitza zein ikerkuntza estrategiaren zuzendaria. Ingeniaritzan eta Proiektu Kudeaketa ikasketen ondoren, Gizarte Erantzukizun Korporatibo eta Auditoretza graduondoko ikasketak burutu zituen.
20 urte baino gehiagoko esperientzia du, lehenengo ingeniari bezala eta ondoren estrategia aholkulari postuan Kontsultoria arloko enpresen sorkuntzan.
Janek Nederlandera, Ingelesa eta Frantzesa eta Alemana mintzatzen ditu.

Jan Vincke
Jan Vincke
Expert en Participation et Communication

Jan Vincke-k 20 urte baino gehiagoko esperientzia du hirigintzan eta garapen iraunkorrean. 2001az geroztik, proiektu konplexuetan parteaidetza eta komunikazioa zuzendu ditu, hala nola Sigma Plana, Anberesko bigarren portuko sarbidea, Zeebruggeko portuko sarbideragarritasuna, etab. Horrela, prozeduren (MER, SCBA, SIPak, proiektu konplexuak, etab.). eta proiektu zorrotzen testuinguruen ezagutza sakona lortu du. 2009tik aurrera aholkulari independente lanetan aritu zen. Garapen integratuko proiektuetan, uraren eta ingurumenaren kudeaketan eta azpiegituretan jarri zuen arreta. Janek proiektu askotan egin zuen lan aholkulari gisa Createllirekin batera. UForcek eta Createllik egiturazko lankidetzarako hitzarmen bat dute orain, eta, horren bidez, Janek senior aditu gisa dihardu Createlliren taldean.

FRANK DETHIER
Frank Dethier
INNOVATION AND SMART CITIZEN PROJECTS

Franken esperientzia berrikuntzaren arloan zabala da, beti aukera eta baliabide berri eta desberdinez bultzatuta.20 urte baino gehiagoko esperientzia du arlo desberdinetan, berrikuntzan, estrategian eta negozio sorkuntzan. Ingeniari ikasketak ditu, eta start-up eta nazioarteko enpresetan eginkizun kudeaketan esperientzia. Zer espero dugu Frankekinn lan egitean? Konponbide zaileko errokak eta arazoei irtenbide onak bilatzeko gaitasuna, oso ikuspegi zabala izateko ahalmena eta ingurukoak motibatzeko gaitasuna.
Frankek Nederlandera eta Ingelesa mintzatzen ditu.

Jone Belausteguigoitia
Jone Belausteguigoitia
COACH, PARTICIPATION EXPERT

Jone goi-mailako arkitektoa da (Iruñea, 2000), Periferia, Jasangarritasun eta Hiritar bizitasunean ikertzeko titulua du (Madrileko Unibertsitate Politeknikoa, 2005) eta Paisai Arkitektura Masterra (Kanada, 2007). Berrikuntza sozialean, lurralde planetarako partehartzean eta hiri garapenean espezializatu da. Esperientzia du hainbat gobernuren aholkulari bezela, eta partaidetza proiektu ugari zuzendu ditu; bereziki gustatzen zaizkio hauek haur eta nerabeekin jorratzea. Jonek euskara, gaztelania, ingelera eta frantsesa hitz egiten ditu.

Ashish Verma
Ashish Verma
DEVELOPMENT LEAD

Ashish Delhin finkaturiko web garapen taldearen zuzendaria da. Software garapen ikasketak egin ondoren, 9 urtetan zehar hainbat aplikazio eta plataforma kolaboratibo digital garatzen lan egin zuen. Hainbat herrialdeetan aritu da lanean, hala nola, India, Txina, Myanmar eta Japonian. 2014an hasi zen Createllin, eta trebea da plataformaren erronka teknikoak konpontzen eta irtenbide originalak ematen. Ashishek Ingelesa eta Hindia mintzatzen ditu, eta Japonieraren oinarrizko ezagutza dauka.

Irati Alonso
Irati Alonso
PARTICIPATION PROJECT COORDINATOR

Irati goi-mailako arkitektoa da (Donostia, 2016) eta Hirigintza Masterra du (Bilbo, 2017). Aholkularitza-enpresa batean lan egiten zuen, nazioarteko ikerkuntza beka baten eskutik C3PO proiekturako Createlliren Antwerpeko bulegoan lanean hasi zen arte 2016. urtean. Gaur egun Bilboko Createlli taldearen parte da. Iratik euskara, gaztelania eta ingelera hitz egiten ditu.

Vishant Verma
Vishant Verma
DEVELOPER

Vishant Informatika Zientzietan diplomatua da, eta 2016 urtetik Createllin lan egiten du web garatzaile bezala.
Vishantek Hindia eta Ingelesa mintzatzen ditu.

Fabio Morales
Fabio Morales
Participation Project Officer

Fabiok Produktuaren Garapena - Estrategia eta Interakzioaren Diseinua masterra du (Anberes, 2019). Createllin sartu aurretik, Fabiok bi urte baino gehiago egin zuen lan gizarte-berrikuntzako agentzia batean. Han, ongizatea eta gizarteratzea hobetzeko hainbat proiektutan parte hartu zuen. 2022ko urritik, Fabio gure taldean partaidetza proiektua arduraduna da. Fabiok Neerlandera hitz egiten du, ingelesa, eta frantsesaren nozioak ditu.

Ainhoa Gil
Ainhoa Gil
Participation Project Officer

Ainhoak Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko master bat (2022) eta arkitektura gradua (2020) ditu, biak Madrileko Unibertsitate Politeknikoan. Master-amaierako lanean hiri-birsorkuntzako proiektu bat garatu zuen hirigintza-planeamenduaren ikuspuntutik, udalerriko egungo planeamendu-dokumentuak aldatuz. Birsorkuntzaz gain, hirigintzaren alderdi sozialenean ere interesa du, herritarrak inplikatzen dituena eta politika-publikoak garatzen dituena. Ainhoak gaztelania, ingelesa eta euskara hitz egiten du.

Marie Merino
Marie Merino
Participation Project Officer

Mariek Ikus-entzunezko Komunikazioko gradua du, ikaskuntzan eta garapenean duen esperientziarekin eta aniztasun-, ekitate- eta inklusio-ziurtagiriarekin konbinatu zuena. Bere lanean, erakundeetan eta pertsonetan eragin positiboa izaten aritu da, intersekziotasunean arreta jarriz, lantokian inklusioaren eta kidetasunaren kultura lantzen eta aldaketa ekitatiboa eta jasangarria errazten.Bere tesirako, arrazismo instituzionalean eta barnerakoitasunaren desestigmatizazioan oinarritutako lan bat idaztea erabaki zuen. 2023ko martxotik, Marie gure taldean partaidetza proiektu arduraduna da. Frantsesez eta ingelesez hitz egiten du Mariek.