Skip to main content

BXL 2021: Batera biharko hiriruntz

pp

TESTUINGURU ETA HELBURUA

BXL 2021 Bruselako anbizio handiko proiektu bat da, hiritarrek zentru administratibo berriaren eraikinaren diseinuan eta antolakuntzan parte hartzea helburu duena. Zerbitzuen artean, distrituen deszentralizazioa, ordutegiak, informazio guneak, online zerbitzuak, mugikorreko aplikazioak, etab.-ek osatzen dute.

EKITEKO ERA 

Createlli prozesuaren prestakuntza faseko atariko azterlanaz arduratu zen. Proiektu honen prozesua online partehartzea eta aurrez-aurrekoa konbinatzen dituen partehartze sistema dual bat da. Partehartze era batean lorturiko emaitzak datorrenaren oinarri bezela erabili ziren, eta horrela gaian asko sakontzea lortu zen. Brusela hiriko informazio baliagarri asko bildu zen, eta hortaz gain, beste hiri batzuetako adibideak eztabaidatu ziren eta BXL 2021 proiektua bideratzen zuten arduradunek hiritarrei egin nahi izan zizkieten galderak ere landu zituzten. Atariko azterlanaren amaieran galdeketa digitalaren lehen bertsio bat aurkeztu zitzaien tailer batean interes-talde bakoitzari eta elkarte desberdinei, galdeketaren iritsera, edukia eta prozesua bera ebaluatzeko.

Azkenik, aurrez-aurre galdeketa digitalaren emaitzak tailer batean interpretatzen dira langile eta interes-talde desberdinekin. Hiru izan ziren tailer hauetako gaiak:

  • • Eraikina eta leihatilak, nola egin hauek eraginkor eta erakargarri? 
  • • Nola erraztu prozedurak eta burokrazia bertako hizkuntza ama-hizkuntza ez duten pertsonentzat edo adimen urritasuna duten pertsonentzat?
  • • Nola molda daitezke web telematikoa eta web orrialdea pertsona eta hizkuntza guztiei?

EMAITZAK

Partehartzea oso arrakastatsua izan zen, 2750 pertsonak parte hartu zutelarik, 2583k modu digitalean eta 175k aurrez-aurreko tailerretan. Metodo dual honi esker pertsona gehiagok eta perfil anitzenetakoek parte hartu zuten.

bx

PP