Skip to main content

Oberena - Kirol instalakuntza

j

 

TESTUINGURUA ETA HELBURUA

Oberena 6000 bazkidek osaturiko kirol elkarte bat da, eta bere instalakuntzak berritzeko beharraren aurrean Berrikuntza Plan bat idazteko asmotan zebiltzan. Hau Prozesu Partehartzaile baten bidez egin zuten, bide digitalak eta presentzialak konbinatuz.

Prozesu partehartzailearen helburua bazkide guztiei Planaren informazioa helaraztea zen hasteko, ondoren, gaur egungo beharrak eta etorkizuneko aukerak alderatzea, proposamen kolaboratzaile eta kontsentsuatuetara iristeko asmotan.

Prozesuak Oberena-ko bazkideak hartu zituen bere baitan, baina hauez gain, kirol eta kultur arloekin zerikusia zuen jendeak ere parte hartu zuen. Instalakuntzetako langile eta erabiltzaileek ere euren iritzia eman ahal izan zuten beste maila batean.

Master Plana lau lerro estrategikotan banatu zen, eta partehartzaileek beraiek aukeratu ahal izan zuten lauetatik zeinetan parte hartu nahi zuten. Behin lerro bakoitzaren behar eta aukerak alderatu ondoren proposamen berriak egin zituzten edo beste lerro estrategiko batean ekarpenak egitera jo zuten.

EKITEK MODUA

Partehartze digitala: Citizen plataforma ezinbesteko egitura izan zen prozesuaren alde digitalerako. Informazio orrialdeak, galdeketak eta proposamen bilketarako orrialdeez zegoen osatuta. Galdeketa digitalaren tarteko emaitzak tailer presentzialetan sakondu beharreko gaien abiapuntu bezela erabili ziren, batez ere kontsentsu gutxi edo kontrako ikuspuntuak zeuden gaietan.

Aurrez aurreko partehartzea tailer moduan egin zen eta bertaratutako jendearekin hainbat dinamika erabili ziren partehartze digitaleko lehen emaitzetatik abiatuz.

Ebaluaketa eta feedback-a. Prozesu guztiaren sintesi ariketa bat egin ondoren partehartzearen informe bat sortu zuen Createllik. Horrela prozesu digitaleko informazio kantitatea aurrez-aurreko tailerretako emaitzen sakontasunarekin konbinatu ahal izan ziren.

EMAITZA

Hilabete eta erdi soilean 450 pertsonak hartu zuten parte galdeketa digitalean eta Planari 50 ekarpen baino gehiago egin zitzaizkion.

Oberena