Skip to main content

NOORDZUIDVERBINDING HOUTHALEN-HELCHTEREN

top houthalen helchteren

Esparrua: Mugikortasuna eta Ingurumena

Kokapena: Houthalen-Helchteren, Belgika

Urtea: 2017

Iraupena: Hilabete 1

Proiektukidea: Codecrea

Bezeroak: Flandesko gobernua, Ingurumen, Errepide eta Trafiko saila

TESTUINGURUA ETA HELBURUA

2017ko maiatzean Estatu Kontseiluak behin betiko bertan behera utzi zen Houthalen-Helchteren hirien erdiguneen desbiorako bidearen plangintza. Ondoren, Flandeseko Gobernuak Hasselt eta Eindhovenen arteko konexio galdua berreskuratzeko proiektu konplexu batean hasi zen, Ingurumen Saila eta Trafiko eta Errepideen Agentziaren lidertzapean. 

Prozesua proiektu konplexu ikuspuntutik lantzeak faseka garatuko den prozesu partehartzaile baten bidez exekutatzea dakar, eta beraz, planak ekarpen berri eta ezberdin askorentzat espazioa izango duela. Hiritar eta parte interesatuen helburu, ikuspuntu, erronka eta hiriaren egoera generala jarri ziren mahai gainean. Prozesuaren fase bakoitza partehartze bidez garatu zen, talde interesatu guztiekin kontsulta eta kolaborazioan ekinez. Gainera, azken urteetako lana eztabaidarako material baliotsu bat bezela erabili zen, garapen azkarrago bati bide emanez.

Lehen fasearen, hau da, esplorazio fasearen helburua, bikoitza da.

• Proiektuaren arazo eta helburuen plangintza alde interesatuen gehiengoak babestua izatea.

• Prozesuaren linea nagusiak finkatzea.

Partehartzea oso garrantzitsua da proiektu honetan, eta horregatik  jaso zuen Createllik hiritarren partehartze arrakastatsu bat sortzeko enkargua.

 

EKITEKO ERA

• Flandeseko gobernuako Ingurumen Saila eta Trafiko eta Errepideen Agentziekin batera prozesua eta partehartze plana diseinatu zituen Createllik.

• Komunikazioan presentzia handia izan zuen prozesuak, bai prentsa zein sare sozialetan. 

• Createlliren partehartze aplikazio digitalarekin galdeketa eta erregistro online bat sortu zen kontsulta eta informaziorako. Horrela tailerretara fisikoki bertaratzeko aukera ez duten hiritarrek ere eman ahal izan zuten euren iritzia.

• Informazio eta kontsulta momentua errazte aldera ekin zuen Createllik gobernuko adituekin koordinatuz eta emaitzak informe batean bildu ziren. 

 

EMAITZA

• 200 hiritarrek hartu zuten parte guztira. Erabilitako komunikazio era eraginkorrari esker partehartzaile perfil oso desberdinekin lan egitera iritsi ginen, hiritarrak, hiriko errepideak zeharkatzen zituzten gidariak, landaguneetan bizi zirenak, etab.

• 58 pertsona iritsi ziren informazio eta kontsulta fasera. Bi prozesu desberdin garatu ziren proiektuan bete betean parte hartu nahi izan zuten hiritarrentzat bata eta informazio fasean 

• Guztira kalitatezko 355 ekarpen eta proposamen jaso ziren eta ondoren 19 behar eta aukera nagusitan laburtu ziren, mugikortasun ingurumen eta espazio arloetan banaturik. 

 

beelden van het info- en overlegmoment

 

Photography Houthalen/Helch