Skip to main content

BILBAO ESCUCHA / BILBO ENTZUN!

bilbao

TESTUINGURUA ETA HELBURUA

Bilboko udaletxeak, soinuari dagokoinez hiriko bizi kalitatea hobetzeko epe luzerako proiektu bat abiatu zuen, orain dela urtebete. Zarataren inpaktua murrizteko alde batetik, eta hiriko soinu atseginen eragin positiboa indartzeko bestetik. Udaletxeak proiektua ikuspuntu parte-hartzaile batetik bideratzeko apustua egin zuen. Createlli, Ph+ eta Tecnaliaren azpikontrata gisa aritu zen elkarlanean, tresna birtualekin partaidetza erraztuz, parte-hartzaileen perfil eta ikuspuntu ezberdinen esparru zabalago bat prozesuaren baitan hartzeko asmoz.

PARTAIDETZA PROZESUA

Hasiera batean prozesuak 9 hilabete iraun zituen, baina gaur egun ere Bilboko hiriak Createlliren laguntza eta honen Citizen plataforma digitala erabiltzen jarraitzen du soinuarekin eta bizi kalitatearekin erlazionatutako garapen prozesuak burutzeko. 

Prozesua erraminta digitalen bidez herritarrak udalera gerturatzeko erabili ziren, eta alderantziz, udala eguneroko kale esperientzietan presenteago egon zedin. Komunikazio kanpainak burutu ziren eta ondoren informazioa online galdetegien bitartez jaso zen. 

Era berean, ekitaldi presentzialetan informazio hori gehiago sakondu zen; herritarrengan soinuak zuen efektu zuzenaz ez ezik, ingurumenean edo eraikuntza lanetan soinuak duen presentziaz aritu ziren. 

Udaletxeak soluzio batzuk proposatu zituen eta hauei ekarpenak, iruzkinak eta proposamenak egitera gonbidatu zituzten partehartzaileak. Emaitza eta helburua elkarlaneko eta kontsentsuatutako soluzioetara iristea baitzen.

EMAITZA

Bertaratu ziren pertsonen %66ak parte hartu zuen kanpainan, eta beraz arrakastatsutzat jo zen. Jaso ziren 500 erantzun baino gehiagotan parte interesatu guztiek izan zuten errepresentazioa. BOISON modeloa erabili GIS erreferentziak erabiliz, eta beraz hiriko soinu bilketan datu izugarri jaso ziren, oso zehatza eta lekuan lekukoa izan zen. 

Hiri proposamen berri bat burutu zen horrela, jarraian, auzoen benetako egoera eta bertako bizilagunen soinuarekiko perzepzioa eta beharrak lege berri batean jasotzeko helburuz. Lehen aldia izan zen zerbitzu zentralizatu bat biztanleen soinu esperentziaren gestiorako erabili zena.

 

b

BILBAO