Skip to main content

WEVELGEMEKO MUGIKORTASUN PLANA

xx

TESTUINGURUA ETA HELBURUA

Wevelgem bere Mugikortasun Plana berritzeari ekitekotan zebilen, herriak eta Wevelgem, Gullegem eta Moorsele eskualdeek dituzten behar eta errealitate berriak kontutan hartuz. Createlli partehartzeaz eta komunikazioaz arduratuko da, eta Mugikortasunean aditua den Intercommunale Leiedal erakundearekin lan egingo du. 

EKITEKO ERA

Prozesua proiektuko taldearekin, hau da, politikari, Mugikortasun, azpiegitura eta komunikaio teknikariekin eta adituekin eginiko diseinu sesio batekin hasi zen.   

• Prestakuntza fasea - Batera testuingurua, interest-taldeak eta funtsezko pertsonak zein ziren mapeatu genuen, eta partehartze prozesuaren pauso digital eta aurrez-aurrekoak zehaztu genituen. 

• Funtsezko papera zuten pertsonekin tailerra - politikari, aholkulari taldeak eta prozesuan funtsezko paper bat zuten pertsonak bildu genituen eta proiektua eta partehartze prozesuari buruz pentxatzera eta erreflexio egitera bultzatu genituen. Hau laguntza handikoa izan zen prozesua eta komunikazio plana doitzeko. 

Kanpaina digitala - hiritar guztiei luzatu genien gonbitea erronka eta aukerak web partehartze plataforma erabiltzera. Bertan prozesuari buruz informazioa jaso zezaketen, galderak erantzun, hiriko puntu arriskutsuak adierazi, eta baita euren auzoarentzat gauza berriak edo aldaketak proposatu ere. 1500 pertsonak parte hartu zuten. 

Hiritarrekin tailer bat egin zen partehartzearen emaitzak aurkeztu eta analizatzeko asmotan. Emaitza guztiak  "informazio azoka" batean bildu genituen postu eta txoko interaktiboak zeudelarik. Azoka honetan politikari, teknikari eta adituak ere izan ziren noski, eta bertaratu ziren 80 hiritarrak elkarrizketa zuzenak izan zituzten eurekin. 

EMAITZAK

Kanpaina digitala zein aurrez aurrekoa oso arrakastatsuak izan ziren. 

• Prozesuak interes-talde guztien babesa jaso zuen eta horrek partehartze zabal bat ekarri zuen.  

• Eskolak hasieratik prozesuan parte hartu zutenez, 100 haur eta gaztetxoren iritziak ere jaso genituen kanpaina digitalean.

• Hiritarrekin eginiko tailerra oso erabilgarria izan zen kanpaina digitalean sortu ziren iritzi kontraesankor batzuk argitzeko eta hauetan sakontzeko. Adibidez, erabiltzaile eta esperientzia desberdinen arabera, zentruan behar ziren aparkalekuen inguruan edo kale estuetan autoei eta bizikletei espazio gehiago eman ala ez bezelako gaiak landu ziren.

• Proiektua martxan dago oraindik. Hurrengo fasean, Mugikortasunaren lehen fasea hiritarrei azaldu eta euren iritzia eskatu eta kontrastatuko da, ondoren moldatu eta aldaketak egiteko.

wevelgem

WW