Skip to main content

Parte-hartzea Dilbeek-eko plangintza politikoan

kk

TESTUINGURUA ETA HELBURUA

Brusela errepidez osatutako eraztun batek inguratzen du eta eraztun honek belgikar estatuak babestutako baso bat zeharkatzen du . Errepide honek bi aldeen arteko lotura lanak egiten ditu, lotura fisikoa eta baita kulturala ere. Ikerketa bat jarri da martxan egoera aztertzeko eta beharrezkoak diren neurri zehatzak hartzeko hiru arloren inguruan: errepidearen egoera hobetzeko, bizikleta bideen arteko loturak hobetzeko eta baita inguru ekologikoa hobetzeko ere.

 

PARTAIDETZA PROZESUA

Parte-hartze prozesu honetan, Createlliren eskutik burutu da parte-hartze digitalaren atala, egindako tailerrak eta informazio saioak Omgeving eta Werkvennootschap enpresen esku geratu dira. Proiektuak hainbat ikerketa maila eta hainbat fase izan ditu.

Lehenengo fasea: momentu hartako egoera online egindako kanpaina baten bitartez aztertu zen, alderdi negatibo guztiak edo alderdi positiboek modu egokian ez funtzionatzearen arrazoiak antzemateko helburuarekin. 

Bigarren fasea: lehenengo fasean bildutako informazioarekin, Omgeving-en ikerketa taldeak proposamenak garatu zituen eta bigarren parte-hartze baten bidez, parte hartutako pertsonei, proposamenen inguruko adostasun maila galdetu zitzaien, proposamenen babes maila jakiteko.

 

EMAITZA

Bi kanpainak arrakastatsuak izan ziren. 

• Lehenengo kanpainan, 1340 pertsonek baino gehiagok eman zuten momentuko Bruselaren inguruko eraztunaren egoeraren inguruko iritzia.

• Lehenengo kanpainako emaitzei esker, 9050 baino kokapen gehiagori heldu zitzaien eta teknikari eta ikerketa taldekoek hain inguruko proposamen desberdinak garatzeko aukera izan zuten.

• Bigarren fasean, 20 proposamenak erakutsi eta azaldu ziren. 

• 2019ko Apirilaren 23an, parte-hartze prozesuaren bigarren fasea egin zenean, ia 1250 pertsonek parte hartu zuten.

 

ff

dilbeek