Skip to main content

Larrabetzu - Plan Estrategikoa

top larrabetzu

 

PROIEKTUAREN TESTUINGURUA & HELBURUA

Larrabetzu herri bat da Bilboren kanpoaldean kokatua, Bizkaia, 2,000 biztanle ingurukoa, eta bere udalak, 2025rako Plan Estrategikoa aldatzeko orduan, herritarren ikuspuntuak ere kontuan izan nahi zituen, guztion artean herriaren etorkizuna eraikitzeko.

Udalerriak 10 gai birpentsatu behar zituen, gizartean eragin handia izaten dituztenak; etxebizitza, ekonomia, hondakinak, ingurugiroa, euskara, kultura, hezkuntza, gazteria, kirolak eta oroitzapen historikoa. Gai bakoitzak testuinguru konkretu bat zuen, garapen maila bat eta gizartearen aldetik interes maila ezberdin bat ere. Halako komplexutasunak herritarrak informatzea eta kualifikatzea eskatzen zigun, edozein galdera egin baino lehen.

Asmo hauekin, Citizen erraminta digitala behar zen, bai informatzeko zein herritarrak ariketetan nahastu eta murgildu zitezen.

 

PARTAIDETZA PROZESUA

Proiektuak fase ugari izan zituen, partaidetza digitala eta presentzialaren konbinazioa. Lehedabizi, informazio kanpaina bat plazaratu zen, herritarrak informatzeko asmoaz, eta era berean, komunikazio kanpaina bat aurrera eraman zen, prozesuaren nondik norakoak zabalduz. Online galdetegia saio presentzialak baino lehen zabaldu zen eta hauek gertatu bitartean zabali jarraitu zuen.

Azken hauei dagokienez, bi ekitaldi egin ziren gai bakoitzeko, Errebale Jauregian iraganda, non herritarrek haien ikuspuntuak ikertu eta beste partaideekin eztabaidatu zitzaketen ondorio aberatsagoak lortzeko helburuaz. 2018 hasieran 10 gaietatik 6 ikertu ziren. Gainontzekoak beranduago eztabaidatuko dira. 

IKasu honetan ere partaidetza birtualeko beste fase bat burutuko da, 2018ko irailean hasita. 

 

EMAITZAK

50 partaidek baino gehiagok jada aurkeztu dituzte haien ikuspuntu eta ideiak online kanpainan, egun oraindik zabalik dagoena. Gertatutako saio presentzialetan, elkarrekintzako 60 partaide azaldu eta ariketetan parte hartu zuten.  

Bai bezeroak, udaletxeak, zein partaideek oso positiboki erantzun zioten prozesuari, interesgarria eta aberasgarria zela onartuz.

 

More Info? Contact us!

 

bottom larrabetzu

 

Larrabetzu