Skip to main content

Via Irun, Plan Orokorraren moldaketa Irungo trenbide gunean

p

 

TESTUINGURUA ETA HELBURUAK

Irun Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko mugan dagoen hiria da. Trenbide sarearen erdigune garrantzitsua da, izan ere, trenbide sare Frantziarrak eta trenbide sare Espainiarrak bat egiten duten gunea da. Azpiegitura honek presentzia handia du hirian. Trenbide azpiegituraren optimizazio prozesuaren ondorioz, 34 ha-ko eremua libratuko da eta aukera paregabea izango da eremu hau eraldatzeko. Irungo Udalak herritarrek eta interesa duten herriko taldeek proiektu honetan parte har dezaten nahi du. Proiektua garatzeko, hiriko plan orokorrean jarri du arreta udalak.

Parte hartze prozesu hau, esplorazio-fasearen parte da. Helburuak eta baldintzak ezarriko dira Irungo plan orokorra garatu ahal izateko. Abiapuntua honakoa da:

-Trenbide sarearen azpiegituraren arrastoa gutxitzea

-Geltokia erabat eraberritzea

-Trenbidearen ibilbidea berrikustea

-Erabilera anitzeko eremua sortzea, zerbitzu gune, ekonomia-jarduera eta etxebizitzak izango dituena

 

PARTE HARTZE PROZESUA

Parte hartze prozesua 3 fase desberdientan garatu zen:

-Proiektuaren inguruan INFORMAZIOA eman zen lehenengo, prozesu eta parte hartzearen zergatia azaltzeko.  

-PROBAK egin ziren helburu desberdinekin, perspektiba desberdinetatik begiratuta.

-Helburuen AKORDIO batera iristea, alde teknikoa alde batera utzita.

Prestatze prozesuan, interesatuta zeuden herritar elkarteak eta erronkak identifikatu ziren, eta politika, administrazioa eta elkarte desberdinak tartean sartu ziren elkarrekin adostutako prozesu bat diseinatzeko. Herritarrek eta gainerako partaideek prozesua uler zezaten, 2 kasu hipotetiko eraiki ziren eta kasu horiek 10 perspektiba desberdinetatik aurkeztu ziren (adibidez, mugikortasun, ekonomia, etxebizitza, ondare, landaredia… ikuspuntuetatik). BERRI EMATEKO hainbat ekitaldi eta jarduera egin ziren: prozesuaren inaugurazioa, erakusketak, informazio merkatuak eta komunikabideetan kanpaina garrantzitsu bat.

PROBAK egiteko, aurrez aurreko parte hartze prozesuak zein, parte hartze digitala erabili ziren: Herritar elkarteen arteko tailerrak, bertakoei egindako inkesta digitalak, telefono bitarteko elkarrizketak edo erakusketetan bertan egindakoak, tailerrak auzo eta eskoletan, eta baita bakarkako bilerak ere. Elkartruke aberats honi esker, AKORDIO sendo bat lortu zuten eta laburpen txosten batean jaso zen.

Guztira, 740 pertsonek parte hartu zuten inkestatan, 350 pertsonek aurrez aurreko elkarretaratzetan eta 4000 bisitari baino gehiago izan zituzten erakusketek. Plangintzaren berri 23.000 mila pertsonek izan zuten, egunkarian argitaratu ostean.

 

EMAITZA

Parte hartzaileen 9tik 10 pozik geratu ziren, informazio egokia jaso zutela sentitu zutelako eta haien iritzia kontuan hartu zutela sentitu zutelako. Erabili ziren bide desberdinei esker, planaren inguruko iritzi asko bildu ahal izan ziren. Aurkeztutako aukerak partaideen iruzkin eta ideiekin osatu dira. Prozesu amaieran lortutako 10 gaien inguruko AKORDIO sendoa izango da Irungo Plan Orokorraren oinarria.

 

p

VII