Skip to main content

Genero Ikuspegiaren Txertatzea

perri

 

TESTUINGURUA ETA HELBURUA

PERRI Bilbao La Vieja inguruaren Birgaitze eta Berritze Plan Bereziaren izena da, eta Zabala, San Francisco eta Bilbao la Vieja auzoak hartzen ditu bere baitan. Prozesuaren helburua PERRI Plana inklusiboagoa izan dadin Genero Ikuspuntua Planean barneratzea da. Partehartze prozesuaren helburua PERRI zonaldean bizi, lan egin edota aisialdia igarotzen duten ahalik eta pertsona gehien eta anitzenek euren iritzia ematea da. Hurrengoak dira jomuga nagusiak: 

PERRI eta honen aplikazio esparrua eta eguneroko kudeaketaren testuinguru erreala analizatzea, genero ikuspuntutik eraikinek eta espazio publikoak dituen eraginak aztertuz. 

• Gaur egungo egoeraren diagnosi teniko bat burutzea, eta ondoren, hau hiritarrek eta agente sozialek baieztatu eta osa dezatela.

• Bilbao La Vieja gunean gizon-emakumeen eta gainerako faktore tranbertsalen arteko berdintasunerako bidean hobekuntzarako proposamenak jasotzea. Aurreko puntuan jaso bezela, honetan ere proposamenek jatorri teknikoa izango dute, eta ondoren hiritarrekin eta eragile sozialenekin alderatuko dira. 

• Plangitza arloak gizon-emakumeen eta gainerako faktore tranbertsale berdintasunari dagokionez izan dezakeen eraginaren eta hau lortzeko bideen inguruan informazio, formazio eta sentsibilizazioa helaraztea. Arlo hauek espazio publikoa, eraikinak edota araudiarekin loturikoak izan daitezke.

 

EKITEKO ERA

Prozesuaren metodologiak hurrenez-hurreneko hiru pauso ditu: prestakuntza, partehartzea eta ebaluazioa. Komunikazioa prozesu osoan zehar eramango da aurrera. 

Prestakuntza fasean, mapa bat sortuko da partehartzea antolatu eta zehatzagoa egiteko. Prozesuan parte hartzera gonbidatuak izango diren partehartzaileak, prozesua artikulatuko duten gaiak eta partehartzearen eta komunikazioaren eduki eta materiala zehaztuko dira fase honetan, besteak beste.

Partehartze fasea berriz hiru fasetan banatzen da: Analisia, Diagnosia eta Hobekuntza proposamenetan. Fase hauek partehartze bide eta formatu ezberdinetan gauzatzen dira.

  • Formazio eta kontraste saio bat egin da Udaletxeko teknikariekin. 
  • Partehartze publikoko hainbat saio egin dira PERRI gunean bizi, lan egin edo aisialdia igarotzen duten pertsonekin.
  • Elkarrizketa pertsonalak egin dira bizilagunekin, genero, adin eta tstuinguru sozialen aniztasuna bilatuz, beti ere.
  • Partehartze digitala irekita egon da lau hilabete eta erdiz www.generoauzoan-bilbao.eus orrialdearen bidez.

Prozesuan parte hartu zuten interes-taldeen artean bizilagunak, emakume elkarteak, bizilagun elkarteak, gazteak, haurrak eta Udaletxeko teknikariak egon ziren.

Nahiz eta prozesuaren gai zentrala generoa den, partehartzea ez da genero femeninora bakarrik mugatzen. Prozesuak genero femeninoaren partehartzea azpimarratu nahi du, hau %70koa izatea helburu izanik; horregatik izan dira gonbidatuak emakume elkarteak prozesuan partehartu eta zabaltzen lagun dezaten. Hala ere, prozesua irikia egon da parte hartu nahi izan duen edonorentzat. 

EMAITZAK

Emaitzek partehartzaileek tratatutako gai bakoitzari ematen dioten garrantzia eta gai hauetako bakoitzarekiko duten asebetetasuna isladatzen dute. Kasu honetan, Segurtasuna, Mugikortasuna eta Denboraren Kudeaketa izan dira partehartzaileentzat gai garrantzitsuenak. 

Guztira 120 pertsonak parte hartu dute prozesuan kanal desberdinen bidez. Datu batzuk ematearren, saio publikoetan parte hartu dutenen %85ak saioei esker generoaren eta PERRIren arteko lotura hobeto ulertu dutela baieztatu dute. Partehartzaile guztiak ados daude bitarteakariak era erraz eta argi batean komunikatu dutela euren mezua eta partehartzaileen arteko tratua errespetuzkoa izan dela. %92ak berriz, horrelako prozesu batean parte hartzea gomendatuko lukela esan du.

Ondorioz, partehartzaileen iritziak Genero Integraziorako PERRI txostenean sintetizatuak eta txertatuak izango dira. PERRI oso kontuan hartua izango da Bilbao-ko PGOU-ren eguneratzea egiten denean.

 

perrii

perri