TESTUINGURUA ETA HELBURUA
Galdakao (Bizkaia) Bilbotik gertu dagoen herri bat da, 30.000 biztanle dituena. Udaletxean talde nahiko gaztea dauka, herritarren partaidetzan ongi ezarritako tradizioa duena.
Galdakaoko udalarentzat zenbait mantenu zerbitzuk balantze negatiboak sortzen zituzten: zerbitzuak ez ziren ekonomikoki jasangarriak. Honek, udalak bestelako beharrei aurre egiteko ahalmenean zuzenki eragiten zuen era negatiboan. Dilema, gainera, zera zen: momentuan zituzten zergak mantentzea, sortzen zuten defizitarekin, edota zergak igotzea defizita murriztuz eta, modu honetan, baliabide gehiago edukitzea beste beharrei aurre egiteko. Azken aukera honek, noski, herritargoaren atsekabetasuna piz zezakeen.
Helburua herritarrak informatzea zen, egoera ezagun zezaten: zeintzuk ziren galerak sortzen zituzten zerbitzuak eta nola finantzatzen ziren. Era berean, herritarrekin eta bestelako eragileekin elkarlanean lan egitea bilatu zen, udalerriarentzako soluzio onenak adostasunean garatzeko: sozialki eta ekonomikoki bideragarriak.
EKITEKO ERA
Bai partaidetza birtuala zein presentziala burutzean udalak aztertu nahi zituen gaiak kontuan izan ziren.
6 talde eragile ezberdin gonbidatuak izan ziren parte hartzera, eta gerora online kanpaina bat ere garatu zen proposamenak biltzeko. Online egindako proposamen hauek aurrez-aurreko saio gehigarrietan era sakonago batean eztabaidatzeko aukera sortu zen, eta jasotako informazio-multzoa berriro era parte-hartzaile eta biztanleei erakutsi zitzaien, prozesuko jakintza bueltatuz.
EMAITZA
Galdakoko proiektuaren emaitzak oso arrakastatsuak izan ziren: 30 eguneko tartean 120 pertsonak baino gehiagok eman zuten haien iritzia udalerriak proposatutako gaien inguruan. Paratide kopuru honez gain badaude ekitaldi presentzialetara gerturatu zirenak ere, modu garatuago batean eztabaidatzen eta kontribuzio eta esperientziak sakonean ikertzen aritu zirenak.