Proiektuaren testuingurua & Helburua
Good Local Adapt, LIFE programa europearraren barne, aldaketa klimatikoari modu efektiboan nola aurre egin ikertzen duen proiektu bat da. Xedea aldaketa klimatikora herrietako auzoak moldatzeko soluzio jasangarriak garatzea da, batez ere bero boladetara eta ur murrizpenetara egokitzeko.
Proiektuak kolaborazio publiko-pribatuak bultzatzen ditu betiere soluzio inobatibo edota tradizionalak aurkitzeko, bai uraren zein bero boladen kudeaketa efizientea lortzeko. Proiektua udalerri txiki eta ertainetan zentratu egiten da, hauek baitira garapen maila gutxien dutenak soluzio tradizionalak inplementatzeko, metodologi eta inobazioan inbestitzeko baliabide gutxi izateagatik. Good Local Adapt-ek zuzenean lan egiten du Euskal Herriko hiru udalerrirekin; Amurrio, Balmaseda eta Legazpi.
Createlli-ren helburua, proiektu honen barne, partaidetza prozesua antolatzea da, erraminta digitala eskainiz eta ekitaldi presentzialak gidatuz. Helburu zuzena herritarren beharrak zehaztea da, gerora proiektu espezifikoak garatzeko aukera emanik aurretik aipatutako udalerrietan.
Partaidetza prozesua
Bai presentzial zein digitala izan zen prozesu baten bitartez, lehen erronka eta aukerak aurkitu genituen, beranduago soluzioak proposatuz.
Ariketa interaktiboak erabili genituen, lehenbizi online, arrisku klimatikoen inguruan ikasteko, eta ondoren ekitaldi presentzialetan hauen ondorioak sakontzeko. Modu honetan, jakintza eraiki genuen eta zer aldaketa behar diren eztabaidatu genuen. Zerrendatutako soluzioak erresidenteekin trukatu ziren eta sakonean ikertu ere.
Partaidetza prozesua, momentuz, populazioaren abaniko zabal batera iritsi da interakzio digital eta presentzialen bitartez eta, hainbat bideetatik burututako komunikazio kanpaina baten bitartez bultzatua dago.
Emaitzak
Herritarrak zuzenki nahastu ziren proiektu inobatibo honetan. Modu arrakastatsuan informatuak izan ziren arrisku klimatikoen gainean eta erantzun oso interesgarriak eman zituzten, une orotan haien ingurunearekin lotuz emandako datuak, bai eta leku espezifikoetara ere Amurrio, Balmaseda eta Legazpiren barne.
Orain arte, bi ekitaldi presentzial izn dira udalerri bakoitzean, 20-30 partaide lekuratuz bakoitzean, ekitaldiak arrakastatsuak eta interesgarriak izan direla frogatuz; izan ere, lehen saioan parte hartutako hainbat bigarren saioan ere azaldu baitziren, proiektuarekin erlazio sakonetan jarriz.
Lehen helburuak lortu ziren, proiektua, ordea, oraindik martxan dago.