Skip to main content

KR-8 - KORTRIJKEKO SAIHESBIDEA

kortrijk

 

Proiektuaren testuingurua & Helburua

"Kracht" (indarra nederlanderan), edo K-R8 (KR-acht nederlanderan, R8a Kortrijk inguratzen duen saihesbidea izanik), proiektuari emandako izen sinbolikoa da, instituzio askok indarrak bateratu baitituzten burutu zedin: Flandriar Gobernuko Zirkulazio eta Ingurugiroaren administrazioak, Kortrijkeko, Kuurneko, Harelbekeko hiriak eta Zwevegem eta Wevelgem udalerriak, bai eta Leiedal udalerri-arteko erakundeak ere.

K-R8 proiektuarekin, trafikoaren areagotzeak sortzen dituen buxadurak konpontzea bilatzen zen,  era berean zonaldea oxigeno gehiagorekin hornituz. 

Modu honetan, proiektuaren esparruak zirkulazioa zein ingurumenaren nondik norakoak barneratzen zituen R8 saihesbidean, Kortrijken inguruan, hainbat gurutzegune konplexu eta irteera kontuan izanda. K-R8 proiektuak ez du parekorik, mugikortasunari eta espazio-plangintzari dagokionez etorkizunean kokatutako ikuspuntu sakon bat islatzen baitzuen.

Partaidetza prozesua

Proiektuaren taldearekin batera  komunikazio integratu bat eta partaidetza estrategia bat erabaki genuen, bai komunikazio bide tradizionalak, tailerrak, zein komunikazio digitala eta partaidetza erabiliz, sinergia osoan. 

Prentsaurreko baten bitartez eta trafikoaren jarraipena erakusten zuen komunikazio kanpaina baten bitartez sustatu genuen proiektua, eta herritarrak, online, galdetegi batean, ekarpenak egitera gonbidatu genituen, experientziak, ardurak eta ideiak bota zitzaten. Ariketa hau guztiz arrakastatsua izan zen eta Kortrijkeko zein inguruneko beste udalerrietako herritarrek probetxua atera zioten, proiektuan guztiz barneratuz. 

Online egindako kanpainaren ondoren, trukaketa gehiago sakondu genuen lau lantegi ("hizketa merkatu") burutuz, online egindako galdetegiaren emaitzen gainean eraikiz. Esperientziak baino urrutiago, jarreren aspektu sakonagoak erauzteko ikerketa egin genuen: zer beharko zenuke kotxea alderatu eta bizikleta erabiltzeko? Zergatik erabiltzen dituzu bigarren mailako errepideak nagusiaren ordez? Ideiak eta ikuspuntuak literalki gai-mapetan kokatu ziren. Gaiak: nola hobetu egungo azpiegiturak, nola aldatu mugikortasun jasangarriago batera eta nola hobetu ingurugiroa kaltetutako auzoetan.

Emaitzak

Emaitzak arras positiboak izan ziren. 2,700 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten online egindako galdetegian. Eskualdeko herritarrek -bai bizilagunek zein egunero lanera bidean errepideak erabiltzen dituztenek- haien jakintza, esperientziak eta iritziak partekatu zituzten, trafikoaren eta espazioen gainean.

250 bisitari bertaratu ziren 4 hizketa merkatuetan eta zuzenean elkarrizketan aritu ziren funtzionario eta adituekin; trukaketa horiek 540 ideia ekarri zituzten, mapa tematikoetan kokatu zirenak.

Feedback formularioak osotu zituzten bisitariak oso positiboak izan ziren prozesuarekin (4.87/5 bataz-besteko kalifikazioa). Herritar erreakzioa:

"Oso interesgarria eta gure eskualdearentzat berezia. Arratsalde honetako ekitaldia oso ongi aurkeztua egon da. Eskerrik asko antolakuntza talde osoari, ekimen honen bitartez gure iritzia emateko ahalbidetu gaituztelako."

Lekukotasunaren bideoa hemen aurki dezakezue k-R8.be

Proiektuaren taldeak informazio oso erabilgarria jaso zuen, eta ideia errazenak zuzenean aplikatu ziren, bai oraindik partaidetza prozesua martxan egonda ere.

 

Info gehiago? Kontakta gaitzazu!

 

bottom kortrijk

RING KORTRIJK