Skip to main content

GRAND PARIS SUD - 2030 Lurralde proiekturako kontsulta

grand paris

KONTEXTUA ETA HELBURUA

Grand Paris Sud guztira 333,000 biztanle dituen 24 udalerriren multzo bat da. 2016ko Urtarrilaren 1ean sortu zen beste 5 udalerri multzo txikiagoren fusioaren ondorioz. Multzo berriaren etorkizunaren inguruan erabakitzeko asmoz 2030 Plangintza Proiektua garatzen hasi ziren 2016an. Udalerri multzoak Plan berria partehartze prozesu baten bidez garatzea erabaki zuen. Gainera, partehartze prozesu honetan ohiko prozesuetatik kanpo geratzeko joera zuten jende multzoen parte hartzea bultzatu nahi zuen bereziki. Horretarako, ohiko parte hartze moduez gain erreminta digitalak erabiltzea erabaki zen. 

Createllik kontsulta digitalerako eta emaitzen analisirako erremintak jarri zizkien eskuragarri. Prozesua bera hiritarrek antolatu zuten. 

EKITEKO ERA

Hurbileko komunikazio zerbitzuarekin eta soziologoarekin batera, Createlli-k kontsulta digitala diseinatu zuen paperezko inkestaz gain. Partehartze txostena ere sortu genuen interesa duten talde guztien partaidetzaren ordezkaritza etengabe kontrolatu ahal izan zedin.

Administrazioko arduradunek eta politikariek Createlli-ren tresna digitalaren bidez mapatutako informazio bilketa jarraitu ahal izan zuten.

EMAITZA

Partaidetza denbora errealean kontrolatu zen, beraz partaideen profilaren arabera komunikazio kanpaina etengabe egokitzen egon ahal izan zen. 2000 iritzi bildu ziren txosten digital ulerterraz batean, eta berau administrazioaren eta politikarientzat eskuragarri geratu zen. Honi esker, 24 udaletako administrazioak eta politikariek gure txostenaren interfazearen bidez analisi desberdinak egin ahal izan zituzten (azterketa udalerriaren, adinaren, familiaren eta lanbideen testuinguruaren arabera, ...). Inprimaki digitalarekin batera, paperezko inkestaren emaitzak sareko emaitzetara batu ziren, eta horrela guztia iritzi analisi integratu batean laburtu zen. 

Bukatzeko, 2000 iritzi baino gehiago bildu ziren mapa batean, komunitate osoaren iritzi, proposamen eta ezagutzen emaitza izan zelarik.

 

Grand Paris Sud bottom

 

Web Design GRAND PARIS SUD