Skip to main content

Getxoko PGOUaren zuzenketa

k

 

TESTUINGURUA ETA HELBURUA

Getxok herriko Plan Orokorra errebisatzeko beharra zuen, plan zaharrak ez zituelako herriaren eta bere 78000 biztanleen egoera eta beharrak isladatzen. Plan berriak Getxoko egitura sozialaren aldaketak eta herritarren beharrak jaso behar zituen.

Proiektu hau herriaren konplexutasunean sorturiko iritzi sorta guztia eta herritar bakoitzaren behar eta interesak hain ziren desberdinak zeinean prozesu partehartzaile bat zen ikuspuntu eta proposamen guzti hauek biltzeko modu bakarra. Iritzi, ikuspuntu eta proposamenen bilketa guzti hau izango baita ondoren plan gogobetegarri baten oinarri.

ESTRATEGIA

Createllik erreminta digitalak eta lekuko ekintzak bateratzen zituen prozesu partehartzaile bat diseinatu zuen.

Partehartzea bi facetan banatzea erabaki zen prozesuaren konplexutasun guztia abordatu ahal izateko. Lehen fase batean informazio eta Hirigintza Planen inguruko formakuntza ekintzak eraman ziren aurrera. Bigarren fasearen muina, partehartzearen bidez iritzien bilketa eta proposamenen sorkuntza izan ziren.

Guztira 10 gaien inguruan egituratu zen partehartzea, horrela gai bakoitza sakonago analizatu ahal izan zen. Bi fase hauetan zehar, prozesu interaktiboak egin ziren prozesuan parte hartzen zuten talde, kolektibo eta perfil ezberdinekin.

-Partehartze presentzialean hauek izan ziren garatutako ekintzak: 4 informazio sesio herriko hainbat puntutan, haurrekin eta nerabeekin esposaketetan eta eskoletan garatutako aktibitateak, 5 tailer partehartzaile herritarren iritziak jasotzeko, eta 44 banakako bilera udaletxeko politikariekin gai zehatzei buruz. Horrez gain, elkarrizketa egin zitzaen zorizka aukeratutako 150 herritarrei, eta sintesi bilera bat Udaletxeko Kontseiluarekin.

-Partehartze digitala www.hapo-getxo.eus plataformaren bidez egin zen eta 2018ko Uztailaren 1tik Urriaren 15ra egon zen erabilgarri.

EMAITZAK

Proiektuak oso harrera ona izan zuen eta 700 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte. Herritarrek euren herriaren etorkizuna erabakitzeko paper erabakior bat izan zuten, izan ere, hasierako fase honetan herritarren errepresentazio handia izango duen planaren helburu eta kriterioak zehaztu ziren.

Ebaluazioa oso positibioa izan zen partehartzaileen aldetik: %83 prozesuak Hirigintza Planak hobeto ulertzen lagundu ziola baieztatu zuen,  %97 pozik zegoen arduradunek izan zuten gardentasuna eta komunikatzeko erarekin, eta konklusio moduan %86 esan zuen prozesu partehartzaileak gomendatuko lituzkeela.

Orain, hirigileak plan berria diseinatzen ari dira. 2019an, parte interesatuak berriro izango dira adituen proposamenei buruz iritzi ematera deituak. Createllik, bien bitartean, beste prozesu partehartzaile bat aurrera darama Getxon, Genero ikuspuntua Hirigintza Planean txertatzeko helburuarekin.

 

 

x