Skip to main content

Arkitektura haurrentzat

children

 

TESTUINGURUA ETA HELBURUA

Arkitektura haurrentzat. Ikasturtean zehar gauzatzen den jarduera da, 27 tailerren bitartez.

Eskolaz kanpoko jarduera honetan, 4 eta 5 urte bitarteko neska mutilek parte hartzen dute eta jardueraren helburua inguratzen gaituen espazio fisikoaren esploratze, bilaketa eta ikaskuntza prozesuan laguntzea da, eraikinetatik hasi eta auzo eta hirietara iritsi arte. Ikasturtean zehar, haurrek saiakuntzak egin, sortu eta nolabait esanda, euren “arkitektura” propioak diseinatzen dituzte, hitzez, marrazkiez, maketaz eta beste teknika batzuez lagunduta. 

Eskolaz kanpoko jarduera honen oinarria arkitektura bera, elkarrekin sortutako hiri diseinua eta hiri diseinu jasangarria dira. Horrela, ezagutza sustatzen da, baita behaketa eta analisi gaitasuna ere. Sormena, esperimentazioa, ikuspegi espaziala eta taldean lan egiteko gaitasuna garatzen dira, jolasa erabiliz ikasketa prozesurako tresna eraginkor gisa.

 

PROIEKTUA

Arkitektura eta haurren inguruko jarduera hau eskola desberdinetan gauzatzen ari da: Tiboli Eskolan, Urritza Eskolan eta Mujika Eskolan. 

 

children

 

architecture for children