Skip to main content

PGS Santander

santander

 

Proiektua: PGS Santander

Kokalekua: Santader, Kantabria

Urtea | Iraupena: 2020 - gaur egun

Lan-taldea: LurStudio, Erdu, ABtemas.

Bezeroa: Santanderreko Udala

 

TESTUINGURUA ETA HELBURUA

Santanderreko Udalak Santanderreko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (PGS) berrikusketarako prestaketa lanak hasi ditu 2020an. PGS-a hiri antolamendurako erabileren eta eraikuntzen oinarrizko erremeninta da. PGS-ak zer, non eta zenbat eraiki daitekeen erregulatzen du hiri esparruaren barruan, lur publikoan zein pribatuan.

Partaidetzaren ikuspegia Santander bere HIRITARRENTZAT planifikatzea baina haratago doa, Santander bere HIRITARREKIN planifikatzea da. Ondorengoak ziren helburu nagusiak: 

  • • Herritarrak eta partaidetza eragileak informatu eta trebatzea PGS-ak eragina izango duen gaien inguruan. 

  • • Partehartze erreal eta eraginkor bat bermatzea ahal dan pertsona gehien eta aniztasun handienera iristea. 

  • • PGS-aren berrikuspena aberastea aurretiazko ekarpenekin eta kontsentsu kolektibo maila handiago bat lortuz.

 Partaidetza prestaketa, informatze, parte-hartze eta ebaluazio faseetan banatu zen, eta bakoitzaren baitan hainbat ekintza prestatu ziren.

 

INFORMATZE-FASEA

Informatze-fasean partaidetza prozesua eta PGS-aren edukiak eman ziren ezagutzera. Horrela partaideek aurrez informaturik partehartu zutela bermatzen da, eta hau, web baten, informazio-saioen eta hainbat dibulgazio materialen bidez egin zen.

 

PARTAIDETZA-FASEA

Informatze-fasearen ondoren, partaidetza faseari ekin genion, aurrez-aurreko zein hainbat bide digitaletatik egin ahal izan zutena: 

  • • Online galdetegiak 

  • • Bizilagunen mahai-inguruak

  • • Sektore mahai-inguruak

  • • Haur eta gazteen mahai-inguruak

  • • Hiri ibilaldiak ekipo teknikoarekin

Partaidetza fasearen helburu eta arrakasta ahal zen pertsona kopuru handienak eta ahal zen pertsona anitzenek parte hartzea izan zen: partaidetza anitz, plural, inklusibo, berdinzale eta parekide bat. 

 

EBALUATZE-FASEA

Azkenik, ebaluazio eta bueltatze fasean, kanal eta bide ezberdinetatik jasotako ekarpen guztiak bildu eta sintetizatu dira, nolabait, berriz ere hizkuntza teknikora itzultzeko. Horrela, partaidetzak, PGS-aren berrikuspenerako gidalerroak eta bide estrategikoak marrazten lagundu du. 

footer

pgs