Skip to main content

Peterbos-Anderlecht

header

 

Proiektua: Peterbos-eko espazio publikorako Masterplana

Kokalekua: Peterbos, Anderlecht (Brusela)

Urtea | Iraupena: 2020 - egun

Lan-taldea: Osmos, Createlli, VVV, Studio Paola Viganò

Bezeroa: Anderlecht Hiri Biziberritzea

 

TESTUINGURUA ETA HELBURUA

Peterbos 1967an eraikitako Bruselako auzoa bat da, ia osorik etxebizitza sozialez osaturik dagoena eta 3.000 pertsonaren bizileku dena. Gaur egun Bruselako gune konplexuenetako bat da, eta espazio publikoa hondabidean doa.

Testuinguru horretan, Bruselako Udalak, 2017an "Auzo Birsortze Jasangarria" programatik birsorkuntza proiektu integral baterako lehiaketa sustatu zuen, bere baitan parte hartze prozesu bat aurrikusten zuena prozesu guztirako. Honen helburua eragile desberdinak diseinuan etaauzoa birsortzeko prozesu jasangarrian inplikatzea zen, bereziki bizilagunak. Proiektuaren helburua Peterbosek hiri espazio publiko aktibo eta inklusiboa lortzea da, non biztanleak inplikatuta eta erantzule sentitzen diren beren auzoarekiko eta, bide batez, gaur egun auzoan ematen diren bandalismoa, lapurreta, segurtasun ezaren sentimendua, droga trafikoa eteten lagutzea.

Prozesua hiru fasetan banatzen da: 0 fasea, analisi-partehartua. 1. Fasean, analisi-partehartuaren emaitzetako behar eta nahietan oinarritutako arkitektura lehiaketa egin zen, zeina Studio Paola Viganò eta VVV Studio estudioek irabazi zuten, eta hiri diseinu proposamen bat egin zuten. 2. fasean, talde teknikoak 1. fasean garatutako hirigintza proposamenaren inguruko partehartzea egin da. Parte-hartzeari ekin zaio berriro herritarrek proposamenari buruzko iritzia eman dezaten eta horretan oinarrituta, eginiko proposamena birplanteaetu eta planari behar diren zuzenketak egingo dizkiote teknikariek.

Masterplan berriaren helburua arazo horietan zentratzea eta konpontzen saiatzea da, finkatutako helburuak hauek dira:

  • Paisaia hobetzea, oztopoak eta etena murriztuz eta espazioa irekiz, iragazkorragoa bihurtuz eta horrela txoko arriskutsuak saihestuz.

  • Oinezkoentzako eta txirrindularientzako parkea berriro atsegina izan dadin, horretarako autoaren lekua berriro definituz.

  • Aktibatu eta lotu Parkeko bizitza soziala eta ludikoa lautada, lorategi, errepide, bide berdeago eta hornituagoekin, beheko solairuak, kioskoak eta bizitzeko guneak aktibatuta.


 

PARTE-HARTZE PROZESUA

Creatlli bigarren faseko partehartze prozesuan batu zen proiektura, eta fase honetako partehartzea hiru azpifasetan banatu genuen: informatze-azpifasea, proposamen azpifasea eta itzulketa-ebaluazio azpifasea. Partehartzea auzoko eragile guztiak prozesuaren parte eginez garatu genuen, auzoko elkarteak, administrazioa, politikariak, eta noski, Peterboseko biztanleak gonbidatu genituelarik.

Informatze faseak teknikariek proposatzen zuten Masterplan berriaren azalpena eragile guztiei itzultzean zetzan. Bi informazio-saio digital egin ziren (Covid-19 alarma egoeraren ondorioz) herritarrak, elkarteak eta bizilagunekin. Diseinua lengoaia ez horren tekniko eta dibulgatiboago batera itzuli genuen, ulerterraza izan zedin. Auzoko kultura lokalean erakusketa permanente bat jarri genuen, eta proposaturiko proiektua azaltzen zuten posterrak eta maketa ikusgai egon ziren 2 hilabetez. 

Partehartze fasean, hainbat aurrez-aurreko zein era digitaletean parte-hartu ahal izan zuten eragileek. Ibilaldiak antolatu genituen teknikari eta parte-hartze taldeko arduradunekin eragile taldeka banaturik (nerabeak, emakumeak, biztanleak orokorrean). Haurrentzako dinamika bat antolatu genuen, etorkizuneko detektibeak balira bezela euren auzoa nolakoa izatea nahi zuten imajinatu zezaten. Aldi berean, online galdetegi bat jarri genuen martxan, lau gaietan banaturik (Mugikortasuna, Peterbos konektatu, Behe oineko ekintzak eta Espazio publikoak birraktibatu).

 Itzultze-ebaluazio fasean, ondorioak bildu genituen eta itzultze eta hartueman jardunaldi bat antolatu genuen bizilagun eta teknikari eta beste eragile guztiekin. Bertan, prozesuan jasotako emaitzak erakutsi genituen eta kontsentsu gutxien zegoen edota delikatuenak ziren puntuetan sakontzeko aukera izan genuen. 

 

EMAITZAK

104 pertsonak parte hartu zuten online galdetegian, 128 pertsonak aurrez-aurreko jardueretan eta 6-12 urte arteko 28 haurren marrazkiak jaso genituen. Guztira 260 pertsonak hartu zuten parte prozesuan. Erabilitako kanal ezberdinei esker, iritzi anitz eta asko jaso ahal izan ziren. 

Segurtasun falta eta garbitasun ezaren inguruko kezkak agerian geratu ziren, espazio irekiak hobetzeko proposamen asko jaso genituen, eta baita irisgarritasuna eta orientazioa hobetzeko kaleen izen-aldatzerako proposamenak ere. Arkitektoak, orain, jasotako iritzien arabera Masterplanari moldaketak egingo dizkiote. 

2020ko udazkenean zehar arkitektoek zuzenketa eta moldaketak egin ondoren, 2020-2021-ko neguan berriz ere herritarrei emango zaie hitza Masterplanaren azken bertsioari buruzko iritzia eman dezaten. 


footer 3

{>{> peterbos