TESTUINGURUA ETA HELBURUA
Otxarkoaga Bilboko muga-auzo bat da, 1959 eta 1961 artean eraiki zena Bilbora lanera etorri eta txaboletan bizi ziren langileen familiei etxe duin bat eskeintzeko. Urte eta gutxian 3670 etxebizitza eraiki ziren batere hiri plangintzarik gabe eta oso material eta esku-lan kaxkarrez baliatuz. Gaur egun auzoak galera arkitektoniko eta urbano handiak ditu eta alor sozialetan hobetzeko asko.
Europako Batasunak auzo zaurgarri eta gatazkatsuetan ikerketa proiektu esperimentalak finantziatzeko programa bat atera zuen. Honetaz baliatuz, Createllik P[auzoa] eta ActFRontage proiektuekin bat egin zuen Otxarkoagarako soluzio integral bat bilatzeko asmotan.
EKITEKO ERA
Ikerketa prozesuaren lehen fasea Createllik diseinatu eta kudeaturiko behar sozial errealen analisi batean datza. Analisi honek gerora ikertu beharreko hirigintza eta arkitektura soluzioen lehen ildoak lekartza.
Analisi hau aurrez aurre (Otxarkoagako bizilagunei elkarrizketak eginez) eta iritziak, beharrak eta proposamenak biltzeko inkesta digitalen bidez egingo da.
Gai nagusiak honakoak dira:
- • Etxebizitza, lokalak eta auzoa
- • Komertzioa eta mikro-ekipamenduak
- • Espazio publikoa eta mugikortasuna
Bizilagunen iritziak informe luze batean bilduko dira zeinak hurrengo fasean abiatzeko puntuak zehaztuko diren. Jarraian, UPV-EHU-ko Arkitektura Eskolako laugarren mailako ikasleak informearen emaitzetan oinarrituko dira euren proposamen teorikoak eta anbizio handikoak proposatzeko auzo hobetzeko asmotan. Hasierako ideia eskuhartze mikrourbanoak egitea da, eguneroko bizitza hobetzeko asmotan zerbitzu eta elemetu berriak eskeiniko lituzkeena. Proiektua alor publiko zein pribatuetan arituko litzake eta material gutxirekin egindakoa behar luke izan. Gero elkarlaneko azterlan bat egingo litzateke tekniko, ikasle eta adituen partehartzearekin, eta proposamen zehatzak egingo lirateke. Proposamen hauek bizilagundiari aurkeztuko litzaizkie eta euren iritzia jaso eta moldaketak egingo lirateke.
Prozesuaren amaierako emaitza beraz hasierako analisian oinarritutako proposamen teknikoetan datza, ekonomikoki bideragarriak izanik auzoari soluzio errealak eskeiniko lizkiokena. Proposamen hauek ondoren Otxarkoagaren errealitate antzekoak dituzten auzo gatazkatsuetan planteatuak izan ahalko lirateke.
EMAITZAK
Partehartze fasearen balantzea oso positiboa izan zen, galdeketa digitalak eta aurrez-aurreko elkarrizketak batuz ia 200 pertsonak parte hartu zutelarik.
Bizilagunak nahiko kritiko azaldu ziren auzoari buruz, baina aldi berean horren programa anbiziosoak ekar zitzakeen ideia eta proposamen berriak ikusteko gogotsu zeuden. Euren aldetik hainbat proposamen zehatz egin zituzten landu zuten gai bakoitzari lotuta: etxebizitza eta auzoaren kasuan, jendeak proposatu zuten etxebizitza sozial gehiago egon behar litzakela jende gaztearentzat eta Gizarte etxerako sarbideak hobetu beharko litraekela. Espazio publikoaren harira, bizilagunek oinezko konexio berriak proposatu zituzten auzoko hainbat punturen artean. Mikro-ekipamenduetaz arituz berriz, gehien errepikatu zen ideia Lope de Vega eskola izan zeneko eraikina beste erabilera publiko batekin berbiaraztea izan zen.
Elkarlaneko azterketa bukatzen denean ikasle, aditu eta teknikarien aldetik, proposamenak bizilagunei aurkeztuko zaizkie.