Bilboko taldearekin batera, Donostiako Ferrerías eta Armerias plazen birdiseinuaren parte-hartze prozesua babestu genuen .
Diseinu prozesua hasi aurretik, egunero espazio hauek erabiltzen dituzten pertsonen berri izan nahi genuen eta etorkizuna nola imajinatzen duten jakin.
Inkesta, elkarrizket eta parte-hartze jardueren bidez, bertako bizilagunek beren ideiak, beharrak eta kezkak partekatu zituzten.
Plazetako bat eskola baten ondoan dagoenez, ikasleen, familien eta irakasleen iritziak ere bildu genituen.
Ekarpen horiek guztiek espazio publiko atseginagoak, irisgarriagoak eta pertsonengan zentratutakoak moldatzen lagunduko dute.



