Skip to main content
3
4
5
6
1
2

PARTE-HARTZE PROZESU BATEK BEHAR DU...

GIZARTE TALDE EZBERDINAK ELKARTU

Ahalik eta pertsona eta eragile gehienen eta anitzen parte hartzea bultzatu behar da. Iritzien elkarbanatzea, bitartekaritza eta elkarrizketa sustatzen ditugu komunikazio bide desberdinez baliatuz, digitalak zein aurrez aurrekoak, alegia. Zure ondoan ondoz-ondo egongo gara prozesu honetan, eta gure erremintei esker beti eskuragarri eta prest izango gaituzu.

ELKAR-ULERTZE ETA KONFIANTZA

Proiektu arrakastatsuek parte hartzaileen elkar ulertzean dute gakoa. Xede eta ikuspegi bateratu eta kontsentsuatu batera heltzeko ezinbestekoak dira informazio iturri fidagarriak eta soluzioak irudikatzeko erremintak eta prozesu garden bat. Createllin informatzeko, irudikatzeko eta partaidetzarako tresna eta prozesu digitalak zein aurrez-aurrekoak eskaintzen ditugu.

PROZESU GARDENAK

Prozesu eraginkorrek gizarte talde ezberdinak batzen eta koordinatzen dituzte prozesuaren garai anitzetan, era antolatu eta gardenean. Iritzi ezberdinak entzun eta onartzen dituzte, eta sor daitezkeen gatazkei konponbidea bilatzen zaie era bateratuan.

IRTENBIDE EGOKIENA LORTZEA

Proiektu bakoitzaren erronketatik abiatuta sormenezko prozesu batean abiatzen gara, zeinean hainbat interakzio momentu barneratzen ditugun ahalik eta gizarte talde gehienek parte hartu ahal izan dezaten. Createllin prozesuaren fase desberdinetan elkarri eragiteko eta konponbiderik egokiena lortzeko tresna eraginkorrak garatu ditugu emaitza kontsentsuatuenera iristeko asmoz.

PARTAIDETZAREN ERRONKARAKO KIDEAK

Zure proiektuetan hasieratik bukaeraraino laguntzeko prest, lantalde on bat eta tresnak zure eskura.
Egoera ezberdinetara egokitzeko konponbideak eta zerbitzu malguak.

Partaidetzarako estrategia
KONPROMISO ERAIKITZAILE BAT ERATUZ

Komunitate, proiektu edota eginkizun batean jendea parte hartzera gonbidatzeko erarik onenaren bila al zabiltza?

Createlli-Lab
PARTE-HARTZE ERAGINKORRERAKO APP-a

App digital eraginkor eta malgu baten bila al zabiltza, komunitate birtualak erakarri eta parte-hartzea bultzatu nahian?

ZERBITZU TEKNOLOGIKOAK
PARTE-HARTZEA ETA ELKARLANA

Zure tresna teknologikoak eta parte-hartze prozesuak bateratu nahian? Edota open data, mapak, SIG eta 3Dak bezalako trenen erabilera aurreratu baten bila?

DATU INTERESGARRIAK

84
Tresna digitalak informazio iturririk onena direla uste duten gazteen ehunekoa da.
365
egunez urtean. Tresna digitalek 24h/7 z eskuragarri dute informazio eta parte-hartzea.
800
K.a. urte honetan jada, Antzinako Grezian, aurki dezakegu herritarren parte-hartzearen jatorria.
50
Gaur egun hiriguneetan bizi den munduko populazioaren ehunekoa da.
Jan De Kezel
Jan De Kezel
Project lead, business development and R&D

Jan Createlliren sortzailea da, eta negozio garapenaren, aholkularitza zein ikerkuntza estrategiaren zuzendaria.…

Jan Vincke
Jan Vincke
Expert en Participation et Communication

Jan Vincke-k 20 urte baino gehiagoko esperientzia du hirigintzan eta garapen iraunkorrean. 2001az geroztik, proiektu…

FRANK DETHIER
Frank Dethier
INNOVATION AND SMART CITIZEN PROJECTS

Franken esperientzia berrikuntzaren arloan zabala da, beti aukera eta baliabide berri eta desberdinez bultzatuta.20…

Jone Belausteguigoitia
Jone Belausteguigoitia
COACH, PARTICIPATION EXPERT

Jone goi-mailako arkitektoa da (Iruñea, 2000), Periferia, Jasangarritasun eta Hiritar bizitasunean ikertzeko titulua du…

Ashish Verma
Ashish Verma
DEVELOPMENT LEAD

Ashish Delhin finkaturiko web garapen taldearen zuzendaria da. Software garapen ikasketak egin ondoren, 9 urtetan zehar…

Irati Alonso
Irati Alonso
PARTICIPATION PROJECT COORDINATOR

Irati goi-mailako arkitektoa da (Donostia, 2016) eta Hirigintza Masterra du (Bilbo, 2017). Aholkularitza-enpresa batean…

Vishant Verma
Vishant Verma
DEVELOPER

Vishant Informatika Zientzietan diplomatua da, eta 2016 urtetik Createllin lan egiten du web garatzaile bezala.

Fabio Morales
Fabio Morales
Participation Project Officer

Fabiok Produktuaren Garapena - Estrategia eta Interakzioaren Diseinua masterra du (Anberes, 2019). Createllin sartu…

Ainhoa Gil
Ainhoa Gil
Participation Project Officer

Ainhoak Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko master bat (2022) eta arkitektura gradua (2020) ditu, biak Madrileko…

Petra Ronda
Petra Ronda
Gainbegirale Seniorra

Herbehereetan Enpresaren Ekonomian lizentziatu ondoren, Petrak esperientzia handia lortu zuen proiektuen kudeaketan,…

Marlies Verhaegen
Marlies Verhaegen
Prozesuen Gainbegirale

Marliesek Soziologiako masterra du (Anberes, 2013). Ondoren, ingurumen-soziologian zentratutako ikertzaile gisa hasi…

Fien Joos
Fien Joos
Proiektuen Ofizial

Fienek Produktuen Garapena - Interakzio Estrategia eta Diseinua izeneko masterra eskuratu zuen (Anberes, 2022). Bere…

Lucia Aizpiri Sarriegui
Lucia Aizpiri Sarriegui
Proiektuen Ofizial

Luciak master bikoitza du Geografia eta Hirigintza-ikasketetan (ULB/VUB, 2023) eta unibertsitate gradu bat Ikasketa…

CREATELLI-LAB APP

Tresna berritzailea, hiritarrekin hiria eraikitzeko

INKESTAK ETA DATU BILKETA KOLEKTIBOA

Jendearen beharrak, aukerak, iritziak bildu. Inkesten bitartez talde ezberdinen arteko berdintasunak eta aldeak ikusgarriak dira.

IRITZIEN AZTERKETA ETA ADOSTASUN MAPA

Eragile desberdinen iritziak bisualki alderatu. Informazio kopuru handia aztertu eta datu kualitatibo eta kuantitatiboak bisualak egin.

BILERAK PRESTATU

Tailer eta bilereratako izen emate digitala. Galderak egiteko aukera, mahai-ingurua aukeratu… Horrela bileren partaideak eta antolatzaileak aldez aurretik prestatu.

IDEIA/PROPOSAMEN BILKETA

Erabiltzaileek euren ideak mahaigaineratu ditzazkete, eta aldi berean besteen proposamenak ikuskatu. Ideak era kolektiboan biltzea oso eraginkorra da, banaka sortutako iradukizunetan oinarrituriko proposamenak elkarrekin lantzen direnean.

FOROAK ETA IDEIA TRUKAKETA

Gai desberdinetan sailkaturik, ideia trukaketa, eztabaidagaien sorketa, proposamenak, iruzkinak... sustatzeko foroak.

MAPA KOLABORATIBOAK

Eragile desbilinek mapa kolaboratiboak sor ditzazkete, elkar aditzea eta erronkak hobeto aztertzeko/ikuskatzeko. Horrela gaiaren inguruko ikaskuntza kolektiboa ematen da.

3D IBILBIDE INTERAKTIBOAK

3D maketa batean zehar ibilbide birtuala egiteko tresta, eta aldi berean ekarpen eta iradokizunak jaso. Ingurua eta mugikortasuna ezagutzeko aukera ematen du. Ezagutza adierazteko lagungarria da eta iradukizun hobeak lortzen dira.

PARTE-HARTZE AURREKONTUAK

Biztaleak aurrekontu zehatz batentzako proiektuak proposatzeko aukera dute. Proposamenak mapa batean erakusten dira eta denon artean hobetuak izan daitezke. Bozketa bidez erabaki daiteke proiektu guztien arteko aukeraketa.

GERTAKARIAK JAKINARAZI

Biztanleek gertakarien berri eman dezakete, hala nola, akatsak, trafiko arazoak, eragozpenak… Jakinarazpen guztiak mapa batean erakuzten dira, gizartearekiko gardentasuna mantenduz.