Skip to main content

ViaIrun-eko online parte-hartze prozesua martxan da iada

f
06
12

ViaIrun-eko online parte-hartze prozesua martxan da iada

ViaIrun proiektuak, hiriko Frantziarekin mugan dagoen zonaldearen berrantolaketa proposatzen du. Trenbide eremua berritzeko eta eremu hori erdigune berria bihurtzeko proiektua da, eta Irun eraldatzea du helburu:

• Irun hiri atsegin bilakatzea: segurua; ikuspegi sozialetik integratua; pertsona, talde
eta adin multzo guztientzat proiektatua; ingurumenarekiko errespetuzkoa eta klima aldaketaren kontra aktiboa.


• Irun aurrerapen hiri bilakatzea: jarduera ekonomiko jasangarriak, ekonomia sustatzen eta enplegua sortzen dutenak; eta zerbitzu zentro berri bat, jarduera ekonomikoak eta
etxebizitza erabilerak, esku hartzearen bideragarritasuna bermatuko dutenak gainera.

 

Pasealekuaren esku-hartzearen garrantzia dela eta, hirian bertan ondorio garrantzitsuak izango ditu, eta  ezin dira ahaztu beraz gaur egungo eta etorkizuneko erabiltzaileak, bizilagunak eta Irungo hazkunde bateratu eta positibo batean elkarlanean aritu nahi dutenak. 

Zeregin honetarako, abenduaren 1etik aurrera, online kanpaina bat egongo da erabilgarri, biztanleariren zati zabalago batera iristeko helburuarekin. Kanpaina hau, Createlliren eskutik, Citizen plataforman egongo da eskuragarri. Hemen klik eginez ikus dezakezue: https://viairun.org/eu

  • Share:
0

Post a comment

comment