Skip to main content

Fadura - kirol parkea

j

 

TESTUINGURUA ETA HELBURUA

Getxo hiria ezaguna da bere kirol programagati. 2014.urtean, Kiroletako Europar hiria izan zen eta 2015.urtean, kirol-hiri onenaren saria jaso zuen. Hiri garapenerako plan bat ere badauka: Getxoko Estrategia 2020. Proiektu honen bidez, alde batetik, Fadura polikiroldegia berritu nahi dute eta bestetik, kirol programa eta Getxoko Estrategia 2020aren arteko lotura landu. Helburuak ondokoak dira:

1. Polikiroldegia berritzea eta inguruan integratzea,

horrela ingurua osasungarriagoa egiteko.

2. Bizi kalitate hobe eta osasungarriago bat eskeintzea inguruari, erabiltzaileei eta hiritarrei.

3. Parkea ikerketarako erabiltzea, teknologia berriek kirol esperientzia eta bizi kalitatea susper ditzatzen.

 

EKITEKO ERA

Proiektuari ekiteko erak prozesu partehartzailea eta kirol instalakuntzen diseinu berriaren integrazioa lortzen du, prozesua hiru facetan ematen delarik:

1.  Diagnosi / Analisia.  Mapa bat sortu zen bertan proiektuaren kontestua eta parte interesatuak kokatuz, eta jarraian talde partehartzaile guztiak sorkuntza bateratu batean biltzeko era hautatu zen.

2. Hiri partehartzearen bitartez proposamenak egin ziren. Sorkuntza bateratuaren prozesuak erreminta digitalak eta fisikoak ditu bere baitan, hala nola inkesta eta mapa digitalak edota ekitaldi irekiak eta tailer txikiak. Prozesua oso gardena izan zen, eta ekintzaile guztiek elkarren proposamenei ekarpenak egin ahal izan zizkieten.

3. Ebaluaketa eta feedback-a. Prozesu guztiaren sintesi bat  eta partehartzearen informe bat egin ziren, eta oinarri hauen gainean instalakuntzen diseinari ekin zitzaion.

 

EMAITZA

Ebaluaketa eta feedcak-ak prozesuko ekintzaileen eta diseinu taldearen arteko elkarrizketa koordinaketa ona baieztatu zuen. Partehartzea oso aberatsa eta anitza izan zen, euren iritzia eta proposamenak eman zituzten personen adina, generoa eta erabiltzaile perfilak oso desberdinak zirela-eta. Prozesuak jarraipen handia izan zuen partehartze digitala eta fisikoaren konbinazioari esker.

Fadura Kirol Parke berriaren prozesua beraz oso arrakastatsutzat jo genezake, diseinu bateratua hainbat gai ezberdinetan bateratzen duelako, eta kontsentsuan oinarritutako diseinu bat izanik, gizartearentzako hoberena delako.

FA

d