Skip to main content

Brulocalis

Brulocalis top

TESTUINGURUA ETA HELBURUA

Tokiko demokraziaren Aste Europearraren Aste Europearraren baitan, Brulocalisek Createlliri laguntza eskatu zion colloquium bat antolatzeko partehartze era berri eta politika publikoen praktika onetarako. 

As part of the European Week of Local Democracy, Brulocalis asked Createlli to help organize a colloquium on good practices and new forms of participation. 19 herritako partehartze arduradunekin elkarlanean sortu zen colloquiumaren programa. Ikuslegoaren artean politikariak, hiritarrak, elkarteak eta antolatzaileak egon ziren, besteak beste.

Colloquiumaren lehen helburu nagusia herri politiketarako partehartze eredu berriak erabiliz partehartzaileak inspiratzea izan zen. Ondoren, feedbacka jasotzea partehartzearen onura eta limiteei buruz, gero adituek partehartzearen arlo bakoitzeko erronkei soluzioak proposatzeari ekin ziezaioten. 


EKITEKO ERA

Colloquiuma Grenoble hiriko zinegotzi baten adibide inspiratzaileak ireki zuen. Ondoren, partehartzaileak hiru tailerretan banatu ziren bakoitzak parte hartu nahi zuenaren arabera:

1. Hiri partehartze era berriak (bottom-up moduko ekimenekin) 

2. E-partehartzea eta sare sozialak

3. Partehartzea eta erabaki politikoak herri administrazioan.

Tailer bakoitza aurkezpen inspiratzaile batekin hasi zen. Gai bakoitzaren inguruan 20-40 pertsona aritu ziren hamarreko taldeetan banaturik. SWOT partehartze analisietan ibili ziren eta ondoren partehartzea hobetzeko proposamenak egin zituzten. Lantalde bakoitza gidatu zuen adituak emaitzen sintesi bat eskeini ziten amaiera moduan egindako itxiera laburpenean. 

 
EMAITZAK

Guztira 90 pertsonek partehartze prozesuen inguruan ikasi zuten, elkarrengandik eta adituengandik. Bultzada handi bat eman zieten Brulocalis plataformari partehartzearen inguruko euren iritzi eta proposamenei esker. Colloquiumean jasotako emaitzak oinarri izan ziren partehartze prozesuen eta herri politiketarako jokamodu onen arautegi bat idazten hasteko. Arautegi hau garapen fasean dago orain herri ezberdinetan Brulocalisi esker.

 

Brulocalis bottom

Brulocalis