Skip to main content

GALDAKAOK UDAL AURREKONTUAK PRESTATZEKO PARTE-HARTZE PROZESUA ABIAN JARRI DU

Galdakao1
07
02

GALDAKAOK UDAL AURREKONTUAK PRESTATZEKO PARTE-HARTZE PROZESUA ABIAN JARRI DU

Galdakaoko Udalak, seigarren urtez jarraian, herritarrekin batera udal aurrekontuak prestatzeko parte-hartze prozesua abian jarri du. Ekimena 2013an hasi zen eta urtez urte, prozesuaren baitan planteatu diren beharrak kontu publikoetan txertatzea ahalbidetu du. 

2018an, Galdakaoko Udalak aurrekontuaren %10 bat inguru eskaini dio auzoen arteko oreka errazten duten proiektuak gauzatzeko. Interbentzio horien zati handi bat prozesu hauen bidez lortutako herritarren ekarpenak izan dira.

Parte-hartze prozesua

Oraingo honetan, eta 2019ra begira, parte-hartze prozesu hau aurreikusten da, (online, aurrez aurre edota posta arruntaren bidez) herritarrek zerbitzu jakin batzuen asetze mailak egiaztatzeko eta baita hauek hobetzeko proposamenak egiteko ere.

  • Share:
0

Post a comment

comment